Agian, Desgaitasuna bilatzen ari zinen, muga fisikoak edo psikikoak dituzten pertsonen egoera. Zuzenbidean, ezgaitasuna pertsona fisiko batek eskubideak izan eta baliatu eta obligazioak hartzeko mugak ditueneko egoera juridikoa…

Gizadiaren aurkako krimenak populazio zibilaren aurkako eraso sistematikoak dira, hala nola erailketak, bahiketak, torturak, bortxaketak, esklabotza-egoerak eta deportazioak. Estatu (edo honen onespenarekin) erakunde edo erakunde armatuek (erakunde terroristak, paramilitarrak, ...) burutzen dituzte, gizatalde jakinen aurka, arraza, erlijio eta politika arrazoiengatik, eta errefuxiatu mugimenduen arrazoi nagusia dira.
Gizakiaren aurkako krimenek ez dute preskribatzen eta 1998 urtean 160 herrialdek bultzaturiko Nazioarteko Zigor Auzitegiak epaitzen ditu. Gizadiaren aurkako krimentzat jo dira Ruandako genozidioa, Jugoslaviako garbiketa etnikoa, Hegoafrikako apartheid sistema eta ISIS erakundearen jarduna, besteak beste.
Beste hizkuntzetan: gazteleraz, crímenes de lesa humanidad; ingelesez, crimes against humanity.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.