Ur kontinentalak (kontinenteko urak)


KategoriakGeografia

Ur kontinentalak kontinente barruan, itsasotik bereizita, dauden urak dira. Irduain, Léman aintzirako bista, Alpe inguruetan.

Ur kontinentalak edo kontinenteko urak kontinente batean dauden urak dira, kostaldetik bereizita, lurrazaleko urek (aintzira, ibai eta glaziarrak, kostaldeko urak, trantsizio-urak) nahiz lurpeko urek osatutakoak. Itsasoko urak ez bezala, ur kontinentalak ur gezak izaten dira, gatz maila erlatibo txikiarekin; hain zuzen, ur kontinentalak gizakiarentzat beharrezkoak diren ur gezaren gordailuak dira.

Ur kontintalen jatorria atmosferako ur prezipitaziotik da. Beraz, klima funtsezko faktorea da ur kontinentalen bolumenean eta banaketan. Horregatik, krisi klimatikoek nahiz aldaketa klimatikoak zuzeneko eragina  dute ur kontinentaletan, eta baita giza garapenean ere, bide batez. Kontinenteko uren gehiegizko ustiapenak ere, eragin zuzena ur kontinentaletan, areago kontuan harturik ur kontinentalen arteko dependentzia, glaziarrek eta lurpeko urek ibaiak eta aintzirak elikatzen baitituzte.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, continental waters; gaztelaniaz, aguas continentales.

253 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.