Lur azpiko urak, azal azpiko urak edo lurpeko urak euriaren ondorioz edo lur azaleko ibai eta aintziretatik lur azpiko zirrikitu eta barrunbeetan barneratu eta metatutako ura da, geruza iragazgaitz batekin topo egitean metatu egiten dena edota lur azpian barrena zirkulatzen duena, lurrera berriz ere azaleratu arte, sorburu eta iturburuetatik. Batzuetan paisaia nabarmen eraldatzen duten urak dira, kareharrizko eremuetan karst izeneko paisaiak esaterako lur azpiko urek moldatutakoa da. Ezaugarri berezi gisa, lur azpiko urek zirkulazio-abiadura txikiagoa duten gainazaleko urek baino.
Ekonomikoki eta sozialki garrantzi handiko urak dira. Ur garbi eta aratzak izanik, gizakiaren kontsumorako egokiak eta osasungarriak ere izaten dira, eta haien bolumen handiagatik garrantzitsuak nekazaritzan. Gainustiapena eta kutsadura ur horien balioa arriskuan jartzen dituen faktoreak dira.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, aguas subterráneas.
Loturiko artikuluak
Lur eta lurzoruen birkalifikazioaHerri, hiri edo eskualde bateko Hiri Antolamenduko Plangintza Orokorrak bertako lur eta lurzoruen erabilera zehazten du (etxebizitzarako, industriarako, ekipamendu publikoetarako, ...), landa-lurrak, urbanizagaiak eta urbanizatuak bereiziz. Birkalifikazioa gertatzen…
Ur kontinentalak (kontinenteko urak)Ur kontinentalak edo kontinenteko urak kontinente batean dauden urak dira, kostaldetik bereizita, lurrazaleko urek (aintzira, ibai eta glaziarrak, kostaldeko urak, trantsizio-urak) nahiz lurpeko urek osatutakoak. Itsasoko urak ez…
KutsaduraKutsadura edo zehatzago ingurumeneko kutsadura, ingurumenean, airean, uretan nahiz lurrean, substantzia edo partikula ez ohikoen sorrera, isurtzea edo besterik gabe presentzia ez ohikoa da, pertsona, animalia eta landareen…