Enpresan, analisi marjinala erabakiak hartzeko irizpide bat da, zeinaren arabera baliabide edo ekintza baten kostu gehigarriak sorrarazten duen etekin gehigarria neurtzen den. Etekin gehigarria kostu gehigarria baino handiagoa…

Unitateko kostua enpresa batean epe batean zehar ekoitzi den produktu edo zerbitzu bakoitza burutzeko erabilitako faktore edo baliabide guztien balioa da. Unitateko kostua desberdina da kostua edo faktoreen balioa kalkulatzeko metodoaren arabera. Zentzu hertsian, produktu edo zerbitzu bakoitzak kostu desberdina du orokorrean, errendimendu beherakorren legea, eskala-ekonomiak eta bestelako arrazoiak direla-eta; ikuspegi horretatik, unitate bakoitzaren kostua, kostu totalari egiten dion ekarpena alegia, kostu marjinala da. Beste ikuspegi baten arabera, unitate kostua kostu totala ekoitzitako unitate kopuruarekin zatituz ere kalkula daiteke, batez besteko kostua eskuratzeko; orduan, ekoizpen-bolumen jakin baterako, unitateko kostua berdina izango da unitate guztietarako, baino bolumen hori aldatzean, batez besteko kostu hori ere aldatu egingo da: kostu finkoak unitate gehiagoren artean banatzean, batez besteko kostuak behera egingo du, baina puntu batetik aurrera gora egingo du, errendimendu beherakorren legearen eraginez.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, unit cost, cost per unit; gaztelaniaz, coste unitario, costo unitario.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.