Unipartidismoa, sistema unipartidista edo alderdi bakarreko sistema hauteskundeetan eta beraz gobernu ekintzan alderdi politiko bakarra parte har dezakeen sistema politikoaren ezaugarria da, beste alderdi politikoen existentzia eta jardun politikoa baimendu eta onartu daitekeen arren. Alderdi bakarreko sistema horietan, estaruaren , herriaren eta alderdi politikoen arteko identifikazioa gertatzen da, eta horrela alderdi bakarra da estatua eta bere egitura guztiak kontrolatzen dituena. Alderdi bakarra herriaren ordezkari benetako eta jator gisa aurkezten da, gainera. Sistema unipartidista erregimen politiko totalitario eta diktatorialetan gertatzen da, haietan parte-hartze politikoaren eta pluralismo politikoaren aurka jotzen denez. Hala eta guztiz ere, unipartidismoa erregimen politikoari demokrazia itxura emateko erabiltzen da erregimen diktatorial eta autokratikoetan, alderdi bakarrak herritarren parte hartze politikorako eskubidea bermatzen duela argudiatuz. Sistema unipartidistaren adibide bat Txinako Errepublika Popularra da, non ordezkaritza politikorako eskubidea duen alderdi bakarra bertako Alderdi Komunista den.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Sistema adituaSistema adituak problemak ebatzi eta erabaki arrazionalak hartzean gizaki baten jokabidea eta kognizio-prozesuak erreproduzitu eta garatu egiten dituena, erabaki-hartzea automatizatzeko helburuarekin. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, sistemas expertos.
PartitokraziaPartitokrazia herrialde bateko gobernua eta erabaki politikoak herriaren borondatean baino gehiago alderdi politikoen interesen araberakoak direnean, haien ordezkari politikoak hauteskundeetan hautatu badira ere. Aldi berean, partitokrazian eztabaida politikoa…
Alderdi aniztasuna (multipartidismoa)Alderdi aniztasuna, pluripartidismo edo multipartidismoa erregimen politiko batean joera desberdineko alderdi politikoak sortu eta haiek politikan jarduteko askatasuna da, alderdi horiek euren ideia eta programa politikoak herritarrei aurkeztu…