Uniformetasun-printzipioa kontabilitatea eratzeko irizpideak behin erabaki eta aplikaturik, hala nola izakinak baloratu eta amortizazio ekonomikoa garatzerakoan, irizpide horiek finkatu eta aurrerantzean ere, ekitaldiz ekitaldi, aldatu gabe aplikatu behar direla baieztatzen duen kontabilitate-printzipioa da. Irizpide horiek aldatu beharko lirateke soil-soilik haiek erabiltzeko arrazoiak ere aldatzen direnean.
Uniformetasun-printziopioaren helburua kontabilitateak ematen duen informazioa homogeneoa izatea da, ekitaldi batetik bestera kontabilitate-egoerak modu egokian alderatu ahal izateko. Uniformetasun-printzipioak kontuen gardentasuna bermatzeko baldintza ere bada.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, principio de uniformidad.
Loturiko artikuluak
Mediokritatearen printzipioaZientziaren filosofian, mediokritate-printzipioak edo mediokritatearen printzipioak ezartzen du errealitatean gertatzen diren fenomenoak eta gertakariak ez direla apartekotzat hartu behar, eta gertatzen badira, arruntak direlako da, haiei dagokien maiztasunarekin…
Pareto printzipioaPareto printzipioa hainbat fenomenotan ustez betetzen den gutxi gorabeherako erregulartasun-erregela enpirikoa da, zeinaren arabera emaitza edo ondorioen %80a eragile edo kausen %20ek soilik eragiten dutela. Vilfredo Pareto (1848-1923)…
Peter printzipioaPeter printzipioa langileak haien gaitasun-ezaren mailaraino goratzen direla baieztatzen duen teoria bat da. Langileak haien azken karguan edo lanpostuan axolagabekeriaz jokatzen duten ebidentzian oinarritzen da, hori dela eta hortik…