Hezkuntza mistoa, eskola mistoa edo eskolatze mistoa neskak eta mutilak batera, eskola eta gela berdinetan, eta curriculum berdinekin hezten dituen hezkuntza-mota da. Egun herrialde modernoetako hezkuntza eredu nagusia izan…
Unibertsitatea diziplina zenbaitetan goi mailako ikasketak eskaini eta ikerketa egiten duen ikastetxe, institutu eta zentroen multzo bateratu bat da, izen komun eta partekatu batez eta zuzendaritza batez organikoki lotuak. Unibertsitateak XI mendean sortu ziren Europan, jakintza bildu eta transmititu egiten zuten komunitate erlijiosoen eskutik. XIII. mendean universitas terminoa finkatzen da, irakasleak eta ikasleak biltzen dituen jakintza-komunitatea izendatzeko.
Egun, orokorrean, unibertsitatean ikasteko bigarren mailako hezkuntza, batxilergo edo titulu akademiko baliokideak eduki behar dira. Ikasketak jakintza-arlo jakin batean garatzen dira, fakultate izeneko zentroetan, gradu-titulua eskuratzeko. Graduaren ondorengo maila akademikoa masterra da, orokorrean ikerketarako gaitasuna eman eta doktore-tesia egin eta unibersitateko doktore-titulua eskuratzeko bidea zabaltzen duena. Unibertsitateko irakasleen artean, katedradun izeneko irakasleak bereizten dira, euren ekarpen akademikoengatik merezimenduz arloko irakasle-taldeak eta haiek burutzen duten ikerketa zuzentzen dutenak.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.