Filosofian, unibertsalak objektu konkretu batzuk batera aipatzeko erabiltzen diren terminoak dira. Adibidez, txakur terminoa txakur konkretuen guztiak biltzen ditu, txakur konkretu horiek ezaugarri komun batzuk partekatzen dituztenez. Beraz, unibertsalak dira izen komun batekin izendatzen diren gauzak, izen horren bitartez baturik agertzen direnak.
Unibertsalen benetako existentziaren inguruan eztabaida bizia sortu zen Erdi Aroko eskolastikan. Unibertsalen problemaren inguruan jarrera batzuk bereizi ziren: Platonen ideien teorian oinarrituta, unibertsalak benetan existitzen zirela baieztatzen zen, unibertsalen inguruan errealismo deritzon jarrerari bidea zabalduz; aristotelismotik unibertsalak gauza konkretuetan existitzen zirela adierazten zen, esentzialismoaren doktrina abiaraziz. Unibertsalen inguruko eztabaida bizia izan zen Erdi Aroan: errealismoaren aurka, nominalismo izeneko joera garatu zen, unibertsalen existentzia erabat ukatzen zuena, izen hutsak zirela argudiatuz; tartean kontzeptualismoa garatu zen, Petri Abelardo aitzindari, zeinetik unibertsalak gogamena eta mundu fisikoa lotzen dituzten kontzeptuak logiko-linguistikoak direla baieztatzen zen.1
Ikus, gainera
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Esentzia (zerizana) eta existentziaMetafisikan, esentzia (zerizana) eta existentzia bi kategoria ontologiko dira, izateak (antzinako grezieraz, ontos) dituen bi alderdi: esentzia zerbaiten ideia edo kontzeptua, horren ezinbesteko propietateen multzoa da. Existentzia (latinezko…
NominalismoaFilosofian, nominalismoa Erdi Aroan unibertsalen eztabaidaren inguruan sortutako jarrera izan zen, Gilen Ockhamekoaren eskutik, unibertsalen existentzia ukatu egiten zuena, izen hutsak zirela argudiatuz. Aro Modernoan enpiristak, eta horien artean…
KontzeptualismoaAgian kontzeptualismo artistikoa bilatzen ari zinen. Hala bada, arte kontzeptuala artikulura jo beharko zenuke. Filosofian, kontzeptualismoa Erdi Aroan sortutako unibertsalen eztabaidaren inguruan sortutako joera izan zen, Petri Abelardok…