Esklabuen morala eta ugazaben morala


KategoriakFilosofia

Ugazaben morala eta esklabuen morala Friedrich Nietzsche-k Moralaren Genealogia izenburuko lanean (1887) aztertu zituen moralak ziren, elkarren aurkakoak eta bateraezinak. Haren iritziz, onaren eta txarraren kontzeptuetan oinarritzen den esklabuen moralak ahul eta esklabu bihurtzen gaitu eta zapalkuntzaren morala da finean. Aske izango bagara, borondatean kementsu izan edota Nietzschek aipatzen duen botere nahimena garatuko badugu, ugazaben morala guerueganatu behar dugu, kemena, harrotasuna eta jatortasuna dituena ezaugarri. Moral batetik bestera aldatzeko, Nietzschek balioen transmutazioa edo alderantzikatzea proposatzen zuen, ona eta txarra baztertu, eta gure asmoen nolakotasunari erreparatu gabe, gure helburuen alde jardutea, horretarako gure ekintzen azken ondorioei baino ez erreparatuz.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, moral de amos y moral de esclavos.

198 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.