Ugaltzeko adina


KategoriakSoziologia

Demografian, ugaltzeko adina edo ume egiteko sasoia emakume batek umeak izateko gai den adin estandarra da, ugalkortasunari buruzko adierazle demografikoak eratzeko erabili ohi dena. Orokorrean irizten da emakumeen ugaltzeko adina 15-49 urte bitartekoa dela. Ugaltzeko adin tarte horren baitan, aldi batzuk bereizi ohi dira: ugalmen edo ume egiteko gaitasun handiena 20 urte ingurukoa da orokorrean, eta 30 urtetik gora behera egiten du, bereziki 35 urtetik aurrera.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, childbearing age; gaztelaniaz, edad fértil.

Ikus, gainera

167 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.