Ugalkortasuna (demografia)


KategoriakEstatistika

Agian ugalkortasuna sexualitatearekin loturik bilatzen ari zinen.

Demografian, ugalkortasuna eskualde batean emakumeek izan dituzten umeen kopurua adierazten dituzten adierazle demografikoen multzoa da. Ugalkortasunaren azterketa jaiotza-estatistika hutsak baino egokiagoa da jaiotzen bilakaera aztertzeko, emakumeek batez beste izandako haur kopurua jasotzen dutelako. Bi adierazle erabiltzen dira nagusiki ugalkortasuna neurtzeko: ugaltzeko adinean dauden mila emakumeko urtebetean jaiotako ume kopurua (ugalkortasun-tasa globala) eta emakume bakoitzeko batez besteko ume kopurua ugaltzeko adinean, 15-49 urte bitartean alegia (ugalkortasun-adierazle sintetikoa).

Ugalkortasuna eta ugalmena edo fertilitatea nahasten dira batzuetan, baina kontzeptu guztiz ezberdinak dira. Ugalkortasunak emakumeek izan duten ume kopuruari egiten dio erreferentzia, fertilitatea edo ugalmena emakume batek umea egiteko gaitasun biologikoa duen adierazten duen bitartean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, fertility; gaztelaniaz, fecundidad.

Ikus, gainera

210 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.