Txoria nintzela, Xabier Etxeberria: laburpena


KategoriakLiburuak

Txoria nintzela Xabier Etxeberria zarauztar idazleak 2019an plazaratutako ipuin liburua da.

LABURPENA

1: 1982

1982ko udazkena da Euskal Herriko herri batean. Euskal herrian biolentzia politikoa da nagusi. Lau mutil nerabe elkarrekin (Ander, Asier, Josu eta Aritz), eta gomazko pilota bat. Anderrek aurkitu du pilota, goardia zibilak bezperan botatakoa hilerrirako bidean gudariak omentzen zituen manifestazio baten aurka. Anderrek bere etxeko balkoitik ikusi zuen guardia zibilaren erasoa eta norantz bota zituzten pilotak. Pilota harturik (nahiz eta tiroaren ondorioz puskatuta egon), auzoko frontoi txikira doaz, baina han mutiko erdaldun batzuk daude. Josuk "maketo batzuk zeudek" dio eta Anderrek "hi bezalakoak" erantzuten du, "Perez, hi ez haiz euskalduna berez" gaineratuz. Besteek erirma jarraitzen dute, barrezka. Asierrek alde egiteko esaten die frontoian dauden mutikoei, adin txikiagokoak denak. Perez ordea, mindu egin da Asierren ateraldiarekin eta ez da frontoira sartzen. Negarrari eutsi ezinik, alde egiten du etxera, besteak ohartu gabe. Bitartean, Asierrek bultza egiten dio frontoitik alde egiteko itxura egiten ez duten mutikoen liderrari, Sergio Garridori, Garrote deitzen dutena eta oilartxo fama duena. Aritzek, Alemana deitzen dutena begi urdinak izateagatik, eta beste herri batetik etorria, bakean uzteko esaten dio. Mutikoek alde egiten dute. Pilota jokoan hasten dira ilundu ate. Sirimiri  ari du eta etxera abiatzen dira. Bidean, harrika hasten dira beraien aurka. Asierrek ez du zalantzarik: Garrote da harrika ari dena, eta harrapatzen duenean garrotea zer den erakutsiko dio. Aritz harria saihesteko gauza da, baino Asier ez. Harri batek begian jo du bete betean. Odoletan, azkar eramaten dute etxera, eta handik aitaren autoan ospitalera. Ebakuntzan galdu egiten du begia, eta beste bat kristalezkoa jarri beharko diote. Lagunek Popeye ezizena jarri diote segituan Anderri, artean ospitaletik atera ez dela. Eta Garroteren aurkako mendekuarekin pentsatzen hasten dira. Bada gauza bat ordea Anderri loa ere galaratzen diona, iruditu baitzitzaion gau horretan harrika aritu zena ez zela Garrote izan, hori logikoena izan arren. Biharamunean Josurekin topatzen da, Josuk litxarreria bat konpartitzen du berarekin, eta Anderri futbola gustatzen ez zaion bitartean, Josuk baloiari efektua ematen erakutsiko diola esaten dio. Elkar agurtu eta Josuk bere balkoitik ikusten du nola alde egiten duen Anderrek. Maketoen aurkako mendekuarekin pentsatzen du. Baina ez ote zen bera izango harrika aritu zena lagunen aurka?

2: LA GOTA FRÍA

1: Mutil batek arratoi handi bat ikusten du bere etxeko portalean. Arratoi handi eta beldurgarria. Uholdeak izan dira eta babes bila etorriko zen. Mutila aldera jo eta gerturatzen hasten da.

2: David lagunarekin Bilboko festetara doa mutila. Euri asko ari du. Autoz Bilbora doazela, "la gota fría" aipatzen dute irratian (ikus, tanta hotza). Davidek kontu horiek entzun nahi ez eta diala mugitzen hasi da, baina horretan ari dela kotxearen kontrola galdu, bidetik atera eta errekara jausten da kotxea.

3: Geldirik dago arratoia. Mutilak ez daki zer egin. Atera? Euria gogotik ari du. Aurrera egin beste irtenbiderik ez du. Igogailu aldera egiten du. Baino lehenengo pausoa eman eta arratoiak garrasi beldurgarria egiten du.

4: Mutila zauriturik dago, arrasta bat kopetan eta saihetsen bat hautsita. Laguna, ordea, konorterik gabe dago itxuraz, aurpegia guztia odoleztatuta, ebaki sakon batekin buruan.

5: Arratoiaren txilioa adituta, gelditu egin da mutola. Izerditan ari da, eta kopetako izerdi hori kendu nahian besoa luzatu egiten du. Mugimendu hori ikusita, arratoia zutik jarri da, jauzi egiteko prest.

6: Ura sartzen ari da kotxera. Handik atera behar du. Atea blokeatuta dago. Leihotik ateratzeko ahaleginetan ari dela, mutilak bere lagunak eztula egiten duela aditzen du. Ez da geratzen berari laguntzera. Inpultsoa hartu eta kanpora ateratzen da.

7: Arratoiak salto egin dio lepoa eta hortzak sartzen dizkio lepoan. Belarri puska bat kentzen du. Izututa dago guztiz mutila. Eta burura datorkio merezia duela, laguna kotxean itotzen uzteagatik.

3: PIEZA BAT FALTAN

LANEAN

 

655 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.