Pertsona batek bere bankuko kontutik ordainketa bat egiteko agindua emateko ordainbide zenbait ditu aukeran. Horietako bat txekea da. Horren bitartez kontuaren jabeak, libratzaile izenekoa, paperezko agiri bat jaulki, libratu edo sortu egiten du, txeke izenekoa, taloi izenez ere ezaguna dena, edukitzaile edo ordainketa jaso behar duen pertsonaren izenarekin, eta hari ematen dio. Txeke hori hartuta, edukitzailea bankura joan eta bankuak ordaindu egiten dio txekean agertzen den zenbatekoa, gero libratzailearen kontutik aterako duena.
Txekeak sortu ahal izateko, bankuko bezeroek kontu berezi bat izan behar du bankuan, kontu korronte deitzen dena. Txekeak zurian bankuak ematen dizkio bere bezeroari, koaderno txiki batean bilduta. Txekea sortzeko, libratzaileak aski du sortako txeke txuri batean ordainketa jaso behar duen pertsonaren izena idatzi, data, zenbatekoa, eta pertsona horri eman. Eramailearentzako txekeak ere badaude, izen jakinik gabe, eta ordainketa txekea bankura eramaten duen pertsonari egiteko agintzen dutenak. Txekearen zenbatekoa nork jaso behar duen zehazten duten txekeak izendun txekeak dira.
Txekea kreditu-titulua da, balio-tituluen baitan. Kontabilitatean, txekea merkataritza-efektua da, ganbio-letra eta ordaindukoekin batera.
Txekeko eragileak
- Libratzailea, txeke sortu egiten duena, ordainketa bat egiteko.
- Libratua, txekea aurkeztuta kobratu egingo duena, txekearen zenbatekoa libratzailean kontutik deskontatuz.
- Edukitzailea, txekea kobratuko duena, endosu bitartez libratua ez den pertsona bat izan daitekeena.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Merkataritza-funtsaMerkataritza-funtsa edo merkataritza-fondoa negozio bat eskuratzean zehatz identifikatu ezin daitezkeen ibligetu ukiezinaren elementuak dira, hala nola bezeria, merkatu-kuota, marka-irudia, salmenta-sarea eta giza kapitala. Horren balorazioa negozioaren eskuratze-prezioari identifikagarria…
OrdainbideakOrdainbideak edo ordainketa-bitartekoak transakzio ekonomikoak (ordainketa bat egitea, donazioak, ekarpenak, ...) egiteko erabiltzen diren tresnak dira, orokorrean onartua eta edozein leku eta unetan erabil daitezkeenak. Ordainbide arruntena egunerokoan…
Merkataritza-efektuakMerkataritza-efektuak pertsona edo enpresa batek egindako salerosketa batengatik ordaindu behar duela azaldu eta ziurtatu egiten duen balore-tituluak dira, diruzko prestazio baten eskubidea adierazten dituztenak (eta beraz, kreditu-tituluak dira).…