Turismofobia (euskara)


KategoriakSoziologia

Quizás estés buscando turismofobia en español.

Turismofobia toki jakin batean hara doazen turisten aurkako mespretxu, ezinikusi eta bestelako jarrerak dira, bertako herritarren aldetik, bereziki gainturismoak edo turismoaren masifikazioak bertan eragiten dituen ondorio negatiboek sorrarazita, hala nola prezioen garestitzea, turismoak eragindako prekarietatea, kultur identitatearen galtzea, eta kutsadura, zarata, zikinkeria eta gisako eragozpenak. Gehienetan ez da berezko fenomenoa, turismoa sustatzeko politika publikoek eta enpresa eta eragile turistiko handiek eragiten duten turistifikazio eta turismoaren masifikazioaren ondorioa baizik. Hain zuzen ere, turismofobia turismoaren aurkako jarrera soila baino, prozesu batean zehar garatzen den fenomenoa, turismoak eragindako baikortasunetik apatiara, haserrera, gatazkara eta azkenik zoritxarrez askotan hiritarren etsipenarekin bukatzen dena. Turismofobia terminoa Manuel Delgado Ruiz antropologoak 2008ko artikulu batean sortutako neologismoa da (ez da kasualitatea Espainian sortzea terminoa, Espainia izanik munduko helmuga turistiko masiboenetakoa), gerora nazioartera ere zabaldu dena (ingelesez, tourism phobia), non baieztatzen zuen ez dela turismoa izan hirigune historikoetatik bertako historia eta jendea ezabatu dituena, negozioan oinarritutako hiriaren kudeaketa baizik.

Artikulua nola aipatu: Sarasola, Josemari, "Turismofobia", Gizapedian, 2022ko ekainak 14, gizapedia.org/turismofobia-euskaraz-euskeraz-definizioa-kontzeptua-zer-da/.

Ikus, gainera

255 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.