Enpresa nazionalizatua estatuak bereganatu duen enpresak dira, haien jabetza eta kontrola eskuratuz, jabetza pribatukoak izan ondoren. Ikus, sakontzeko Nazionalizazioak Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, empresas nacionalizadas.
Enpresa-trust edo enpresen trusta sektore ekonomiko bereko fase eta jarduera desberdinetan diharduten enpresa zenbaitek, bertikalki integratuta, batera eta koordinatuta jardunez eta juridikoki bat egitean, jabetza bakarrarekin, sortzen den enpresa-taldea da, sektore osoa bereganatu eta lehiakideen sarrera oztopatuz, de facto monopolioa osatuz horrela. Enpresa-kontzentrazioaren aldaeretako bat da. Trustean, elkarrekin diharduten enpresa horiek ez dira independenteak, eta zuzendaritza bakarra dute. Trust ezaguna izan zen Standard Oil enpresak osatu zuen, Estatu Batuetan, petrolioaren erauzketa, deribatuen ekoizpena eta horien banaketa kontrolatu zituena XX. mendean zehar. Google da Internet zerbitzuen inguruko trust bat osatu duen beste enpresa bat. Ameriketako Estatu Batuetan Sherman izeneko trustaren aurkako legea dago indarrean 1890etik, ekonomian konkurrentzia askea bermatzeko.
Nahastu ohi dira trusta eta kartela, baina diferentzia nabarmenak dituzte: trusteko enpresek jabetza bakar baten mendean dauden bitartean, kartelean kordinaturik diharduten enpresak elkarrekin akordioak hitzartzera mugatzen dira.
Beste hizkuntzetan: gaztelania, trust de empresas.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.