Hezkuntza formala edo heziketa formala helburu jakinekin planifikatu eta antolatu egiten den hezkuntza modua da, orokorrean eskoletan garatzen dena. Hezkuntza (edo heziketa) informala edo hezkuntza ez-formala, berriz, asmo…
Trebakuntza edo gaikuntza pertsonak ataza edo jarduera jakin bat burutzeko edo hura hori modu egokiagoan garatzeko beharrezkoak diren trebeziak eta gaitasunak eskura ditzan arlo teorikoan nahiz praktikoan aurrera eramaten diren hezkuntza ekintzen multzoa da. Bereziki arlo profesionalean erabiltzen den terminoa da, eta enpresan bertan nahiz hezkuntza-sistemak horretarako antolatuta dituen ataletan, lanbide heziketan bereziki, garatzen da. Langile kualifikatuago eta produktiboagoak izateaz gainera; trebakuntzak langilearen motibazioa eta pertenentzia sentimendua handitu egiten ditu, aurrera egiteko tresnak eskaintzen zaizkiola ikusita.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, training; gaztelaniaz, capacitación, adiestramiento.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.