Ekoizpen-bolumena, produkzio-bolumena edo bolumen produktiboa enpresa edo lantegi batean produkzioa da, aldi jakin batean. Ikus, gainera Ekoizpen-ahalmena
Trazabilitatea produktu bat hornidura-katetik kontsumitzaileak erabili edo kontsumitu arte izandako fase eta prozedura guztien zehaztapena da, ekoizpen-prozesu osoaren informazio historiko zehatza bilduz, hala nola lehengaien jatorria, erabilitako ekoizpen faktoreak (parte hartu duten langileak, makinak, ...), atak, biltegiratzeari buruzko datuak, salmenta eta baita nori saldu zaion ere. Trazabilitatea informazio eta kontrolerako sistema zorrotza eskatzen du enpresan, eta kalitatearen funtsezko osagaia da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, traceability; gaztelaniaz, trazabilidad.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.