Trantsizio epidemiologikoa populazio bateko gaixotasun- (ikus, morbilitatea) eta hilkortasun-joerak aldatzen direneko prozesua edo egoera da. Bereziki, XIX. eta XX. mendeetan zehar infekziozko gaixotasunek eragindako hilkortasunetik gaixotasun degeneratiboek (minbizia, Alzheimer, ...) eragindako hilkortasun baterako aldaketari egiten dio erreferentzia, hikortasun gutxitze nabarmen batekin batera. Trantsizio epidemiologikoak eragin zuzena du trantsizio demografikoan: hilkortasunaren gutxitzeak populazioaren hazkundea dakar berarekin, eta baita biztanleriaren zahartzea ere.
Loturiko artikuluak
TrantsizioaTrantsizioa zerbait egoera batetik bestera igarotzea da. Terminoak erabilera anitz ditu: trantsizio politikoa, trantsizio ekologikoa, trantsizio demografikoa, musikan, trantsizio musikala, musika pieza batean atal batetik beste batera pasatzen denean,…
Erronka demografikoaErronka demografikoa biztanleriaren zahartzea eta jaiotza-tasa arazo demografiko larritzat onartu eta horiek dakartzaten gizarte arazoei aurre egiteko gobernuek abian jartzen dituzten erabaki, politika eta programen multzoa. Aipatu arazo…
Trantsizio demografikoa (iraultza demografikoa)Trantsizio demografikoa, batzuetan iraultza demografikoak ere deitua, ugalkortasun eta heriotza tasa altuetatik tasa baxuetara igarotzen deneko prozesu edo erregimen demografikoa da. Prozesu horretan desoreka demografikoa gertatzen da: hasieran, heriotza…