Greziar mitologian, Hesperideak (etimologiaz, "Mendebaldekoak" edo "Iluntzekoak") ninfa talde bat da, Egle, Eritea eta Hesperetusa zehazki, Nix gauaren jainkosaren alabak iturri batzuetan , eta Atlasen alabak beste batzuetan.…

Titanak Zeusen aurka borrokan. Henri Martin, 1884-1885.
Greziar mitologian, titanak eta titanideak Uranoren (Zerua) eta Gearen (Lurra) sei semeak eta sei alabak dira: semeak edo titanak, Zeo, Krio, Kronos, Hiperion, Japeto eta Ozeano; eta alabak edo titanideak, Mnemosine,Febe, Rea, Tea,Temis eta Tetis. Horien historia Hesiodoren Lanak eta Egunak eta Teogonia olerkietan kontatzen da.
Kondairaren arabera, Geak titanak, bere seme alabak alegia, Urano aitaren aurka bultzatu zituen. Azkenean, Kronosek Urano garaitu eta unibertsoaren gidaritza hartu zuen. Kronosek Rea titanidearekin izandako semeetako bat, Zeus alegia , aitaren aurka altxatu eta bere anaiarrebekin batera, titanak garaitu zituen, titanomakia deritzon borrokan. Azkenik, Zeusek titanak garaitu eta Tartaro izeneko eskualdera eraman zituen, munduaren azpian. Horrela, Zeusek Olinpoko jainkoen aroa zabaldu zuen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.