Thomas Hobbes


KategoriakBiografiak

Thomas Hobbes (1588-1679) ingeles filosofo politikoa izan zen. Bere iritziz, gizartearen berezko egoera gatazkatsua da ("guztiak guztien aurka", bere hitzetan) eta hura gainditzeko agintaritza edo botere politiko absolutu baten beharra aldarrikatu zuen. Horretarako, estatu absolutuak hiritarrekin adostu beharreko gizarte kontratu baten beharra ikusi zuen, kontraktualismo izeneko teoria zabalduz horrela, non hiritarrak bere askatasun batzuk murriztuta izatea onartzen duen estatuaren hertsapen-indarraren bitartez bakea ziurtatze aldera. Aldi berean, hiritarrek beretzat gordetzen dituzten askatasunen eta pertsona guztien berdintasunaren defendatzailea eta horregatik liberalismoaren aitzindarietakotzat ere hartzen da. Bere idazlan ospetsuena Leviathan (1651) da, non bere ideia politikoak garatzen dituen.

192 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.