Testu-iruzkina (1945): Baionako Hitzarmena (1945-03-31)


Ikus, gainera, Baionako Hitzarmena gaiari buruz jakiteko.

BAIONAKO HITZARMENA (1945-03-31)

Euzkadik Frantzian dituen erakunde politiko eta sindikalek, Euzkadiko Gobernuarekin
bat eginik Francok bideratutako mugimendu iraultzailearen aurka heroikoki borrokatu
zirenek, honako hau adierazi nahi dute, etorkizuneko berezitasun ideologikoei uko
egin gabe:
1. Altxamendu militarra zela-eta, indarrak batu zituztela 1936ko uztailaren 18an horren aurka
abiarazitako ekintza gauzatzeko, eta batasun hori berretsi egin dutela. Batasun hura era
organikoan islatuta geratu zen 1936ko urriaren 7an, Euzkadiko Gobernua osatu
zenean, Errepublikako Gorteek bozkatutako Estatutuaren arabera. Gobernu haren
lehendakaria Jose Antonio Agirre jaun txit gorena da.
2. Gobernu horretan konfiantza osoa dutela eta beharrezko laguntza eskainiko diotela,
Euskal Herriaren bidezko ordezkari gisa, haien helburu politiko eta sozialak jasotzen
baditu, betiere.
3. Normaltasun demokratikoa berriz ezarritakoan, Euskal Herriak askatasunez
adieraziko dituen nahiak errespetatu eta defendatuko dituztela.
4. Euzkadiko Gobernuak egin beharreko lana aholkatu, prestatu eta babestuko duen
erakunde aholku-emailea eratuko dutela, gerraren ondorioz haiek euskal lurraldetik
kanporatu dituen demokraziaren aurkako erregimena desagertzean. Erakunde horren
funtzionamendua araudi egoki baten bidez arautuko da.
5. Penintsulako herri, alderdi politiko eta erakunde sindikal guztiekin batera borrokan
jarraituko dutela, Francoren gobernuaren, Falangearen eta beste edozein diktadura-
erregimenen aurka, baita demokraziaren kontrako eta monarkiaren aldeko beste
mugimendu guztien aurka ere.

291 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.