Erreforma politikoak sistema politiko batean egiten diren aldaketa instituzionalak eta juridikoak dira, sistema politikoa irauli edo goitik behera aldatu gabe, egoera sozial eta ekonomikoa hobetu eta aldaketa sakonagoak,…
Terrorismoa edo izuekintza indarkeriazko jarduera politikoa da, botere politikoa eskuratzeko xedearekin indar militar eta polizialez gainera, azpiegitura ekonomikoak eta pertsona zibilak ere erasan eta erasotzen dituena. Indarkeriazko ekintza terrorista puntualen helburua beraz, indarkeria hori gizartera zabaltzea da, segurtasun eza zabalduz eta estatua kontrola galtzen ari dela erakutsiz, estatuko agintariei presioa eragin eta haien erabakiak baldintzatzeko. Hori dela eta, estatuek bereziki gogorki jazarri eta erreprimitu egiten duten indarkeria da. Aldi berean, termino gaitzesgarria da, eta horregatik ohikoa estatuek terrorismoaren definizioaren irizpideak guztiz betetzen ez dituzten mugimendu politiko eta erakunde armatuei terrorista deitzea, indarkeria mugarik gabe erabiltzen dutelako mezua zabaldu eta haiek deslegitimatu nahian. Terrorista izendapena jasotzen dutenek berriz, ukatu ohi duten izendapena da, haien helburua zibilak ez, baizik eta estatua eta haren aparatuak direla aldarrikatuz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.