Geografian, gratikula mapa baten gainean irudikatzen den lerro sarea da, paraleloek eta meridianoek osaturik, eta puntu geografiko baten kokapena zehazten laguntzen dutenak.
Territorializazioa fenomeno edo jarduera sozial edo ekonomiko bat lurraldearen arabera ezaugarri desberdinak agertzea, diferentziazio espaziala sortuz horrela. Oinarrian, territorializazioa lurralde bakoitzeko ezaugarri fisiko eta sozialen ondorioa bada ere, azkenean fenomeno emergente bilakatzen da, lurralde bakoitzeko dinamikek funtzionamendurako autonomia, egonkortasuna eta uniformetasuna eskuratzen dituztenean, dinamika horiek osatzen dituzten elementuetatik haratago eta beste lurraldeekin alderatuta. Era horretan, territorializazioa fenomeno baten luralde berezitasuna izateari utzi eta lurraldeak existentzia eta dinamika propioak dituzten egitura bilakatzen ditu.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.