Terraplanismoa


KategoriakFilosofia

Anaximandroren lur lauaren irudikapena.

Terraplanismoa, batzuetan lurlauzaletasuna ere deitu dena, Lurra laua dela baieztatzen duten teoria eta sinesmenen multzoa, esferikoa edo ia esferikoa izan ordez. Antzinatean, Lurra lauaren aldeko teoriak ohikoak izan ziren, baina egun guztiz baztertuta daude, eta baieztatzen denean, mitologiatzat edo teoria sasizientifikotzat hartzen da. Tales Miletokoak, Anaxagorasek, Anaximenesek eta Demokritok denak filosofo presokratikoak   lurra laua zela argudiatu zuten; Pitagoras hartzen da Lurra esferikoa dela adierazi zuen lehen jakintsutzat, bere esferen harmoniaren teoriaren baitan; Aristoteles izan zen azkenik, Lurra esferikoa dela zorrotz frogatu zuen lehena, lur lauaren aldeko hipotesia guztiz baztertuta utziz geroztik, eklipseetan Lurrak ilargian proiektatzen duen itzalaren bitartez besteak beste. Hala ere, hainbat pertsona ezjakin edo konspiraziozale batzuek jarraitzen duten egun ere sinesten lurra laua dela, lurra laua bere mitologiako elementutzat hartzen duten herri indigena batzuekin batera.

254 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.