Terapia okupazionala


KategoriakPsikologia

Terapia okupazionala okupazio, zeregin  edo jardueretan oinarritutako teknika eta praktika multzoa da, pertsonak zaindu, garatu, haien autonomia eta independentzia bideratu eta birgizarteratu egiten dituena, praktika haien bitartez pertsonaren zentzu biografikoa, soziala eta kulturala betez eta esklusioa eta alienazioa baztertuz Praktika horiek hiru multzo nagusietan sailak daitezke: jolasa, eguneroko zereginak eta lana. Terapia okupazionala desgaitasun fisikoak nahiz psikikoak dituzten pertsonei aplikatzen zaie, eta modu prebentiboan ere gara daiteke, baina bereziki aplikatu da adin nagusiko pertsonekin, gazteekin, drogazale eta delinkuenteekin.

XIX. mendearen bukaeratik garatu den disziplina da, Estatu Batuetan garai hartan pragmatismo filosofikoak izan zuen gailentzearekin loturik. William Rush Dunton psikiatrak 1895 urtean hasi zen erabiltzen terapia okupazionala buruko gaixoekin,  eta bere liburuak "Occupational Therapy” eta “Reconstruction Therapy" disziplinaren erreferentzia dira. Egun, Dunton terapia okupazionalaren aitzindaritzat hartzen da.

Ikus, gainera

225 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.