Terapia kognitibo-konduktualak


KategoriakPsikologia

Terapia kognitibo-konduktualak arazo psikologikoak ikaskuntzaren eta norberaren ezagutzaren bitartez eta modu kontzientean gainditzen laguntzen duen ikuspuntu terapeutikoa da. Ikuspuntu kognitibo-konduktuala emozioak eta jokabideak kognizio edo ezagutzaren bitartez kontrolatu daitezkeela baieztatzen du, norberaren egoera emozionala asaldatzen duten egitura kognitibo desegokiak (distortsio kognitiboak) baztertuz eta estimuluak modu egokian interpretatuz eta moldatuz. Hain zuzen ere, terapia kognitibo-konduktualen hipotesi nagusiaren arabera, gertaerak ez baizik eta haien interpretazioa da gure egoera emozionala eragiten duena.  Horri jarraiki, terapia kognitibo-konduktualek subjektuak bere pentsamendua kontrolatzea bilatzen dute, modu progresiboan, terapeutaren jarraipen, laguntza eta errefortzu positiboarekin. Bereziki, antsietate, depresio, fobia eta nahasmendu obsesibo-konpultsiboetan da eragingarria.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, cognitive behavioral therapy; gaztelaniaz, terapias cognitivo-conductuales.

Ikus, gainera

200 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.