Psikologian, teoria kognitibo-sozialak edo teoria soziokognitiboak gizabanakoaren portaeraren eta ikaskuntzaren mekanismoak azaltzen dituen teoria-multzo bat da, haien artean ezagunena Albert Bandura psikologoaren ikaskuntza sozialaren teoria izanik. Teoria horiek ikaskuntza prozesua gizartean, besteekiko interakzioa, eta bereziki besteek egiten dutenari erreparatuz egiten dela baieztatu eta ikaskuntzan gizabanakoaren barneko prozesu kognitiboak nabarmendu egiten dituzte, euren erabaki eta ekintzen ondorioak aztertuz eta aurreikusiz. Aldi berean, gizabanakoak ingurunean duen eragina ere elementu garrantzitsua da teoria horietan, gizabanakoaren eta ingurunearen arteko determinismo erreziproko edo aldebiko baten bitartez. Hori horrela, teoria kognitibo-sozialak konduktismotik bereizten dira argi eta garbi: alde batetik, konduktismoak ingurunearen eragina azpimarratzen duelako, teoria kognitibo-sozialetan gizabanakoaren ahalmen kognitiboak nabarmentzen diren bitartean; eta bestetik konduktismoan gizabanakoaren prozesu mental eta kognitiboak kutxa beltz batean kokatzen direlako, atzeman ezinik, teoria kognitibo-sozialetan erabateko garrantzia duten bitartean. Banduraren ikaskuntza teoriarekin batera, teoria soziokognitiboen artean, Lev Vygotskyren (1896-1934) teoria soziokulturala eta Walter Michels (1930-2018) psikologoaren ekarpenak ere aipatu behar dira.
Loturiko artikuluak
Dependentziaren teoriaDependentziaren teoria, mendekotasunaren teoria edo menpekotasunaren teoria garapena eta azpigarapena zentro edo herrialde garatuen eta periferia edo herrialde azpigaratuen artean dauden dominazio edo mendekotasun harremanen ondorioak direla baieztatzen…
Kontingentziaren teoriaKontingentziaren teoria sistema eta fenomeno sozialen antolakuntza eta funtzionamendua kontingentea dela baieztatzen duen teoria da, beraz ez absolutua edo beharrezkoa. Horren arabera, erakunde eta beste sistema sozialak inguruneko kondizioen…
Teoría ausubelianaLa teoría ausubeliana es la teoría de aprendizaje desarrollada por el psicólogo norteamricano David Ausubel (1918-2008), en la que abogaba por un aprendizaje significativo, en el sentido de…