
Caravaggioren San Juan Bautista. 1604.
Tenebrismoa argilunak, argiaren eta ilunaren arteko kontraste handiak, nabarmenki baliatzen dituen estilo piktorikoa da. Caravaggio, Italian, izan zen estiloa asmatu eta gehien garatu zuena, baina Espainia, José de Riberaren eskutik bereziki, eta Holandara (Utrecht-eko eskola) ere zabaldu zen. Bereziki barrokoan erabili zen, XVII. mendean zehazki. Tenebrismoari jarraiki zabaldu zen kandelaren tradizioa, margolanen eszenak kandela huts baten argitan irudikatzen dituena.
Loturiko artikuluak
- 
Luzemetraiak eta laburmetraiak- Zinemagintzan, luzemetraiak eta laburmetraiak filmak euren iraupenaren arabera sailkatzeko erabilzen den sailkapena da: luzemetraiak film luzeak dira, eta laburmetraiak film laburrak.  Tartean, erdimetraiak ere bereizten dira batzuetan.  Luzemetraiek… 
 
- 
Piktorialismoa- Piktorialismoa argazki batean sorkuntza prozesua lehenesten duen argazkigintzako mugimendua da, argazkiak eszena errealak jaso baino, argazki baten konposizioa margo artistikotzat hartzen duena (ikus, arte piktorikoa, eta hortik piktorialismo… 
 
- 
Argi-iluna- Argi-iluna edo argiluna (italierazko Chiaroscuro hitzetik, han garatu baitzen teknika) argia eta iluna nabarmen bereizten dituen margo-teknika da, irudiak nabarmendu eta haiei bolumena eta sakonera emateko helburuarekin. Bereziki barrokoan…