Metodologia ekintza, jarduera eta bereziki ikerketa bat garatzeko garatu beharreko metodo, prozedura eta pauso zehatzen multzoa da, nolabait hura garatzeko protokolo finko eta estandarra ematen duena, horren emaitza…
Teknoetika teknologiaren alderdi etiko eta moralak aztertzen dituen etikaren adarra da, teknologiaren garapena, erabilera eta zabalkuntzarako irizpideak eta mugak ezarriz, teknologiak gizakiarentzat eta gizartearentzat ekar ditzakeen arriskuak saihestu eta horren onurak probeste aldera. XX. mendean Martin Heideggerrek teknologia kritika metafisikoa egin zuen, teknologiaren etikarako oinarri gisa erreferentzia gisa erabili dena eta Frankfurteko eskolako marxismotik ere teknologia modernoa kritikatu zen; beranduxeago, Mario Bunge teknologiaren inguruko problema etikoak aztertzen nabarmendu zen, eta bera izan zen teknoetika terminoa asmatu zuena, 1977 urtean. Egun, teknoetika informazio-teknologien arriskuak aztertzen ditu bereziki, gizakiaren kontrola eta askatasun eza ekar dezaketen heinean.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.