Utopia (antzinako grezieratik, "ez den lekua") bizimodu edo bizitoki ideala eta perfektua da, non hango guztiak harmonian eta zoriontsu bizi diren. Bizimodu, toki eta egoera harmoniatsu horiek gizarte utopikoak…

Bioetika ikerketa biologikoaren eta medikuntza praktikaren ondorio etikoak aztertzen dituen arloa da. Terminoak adierazten duen bezala bizitza (bios), gizakiarena eta beste izakin bizidunena, zein etika bateratzen ditu, eta V.R Potter medikuak baliatu zuen 1971 urtean lehen aldiz adiera horrekin, Bioethics: Bridge to the Future bere lanean. Bioetikaren helburua biologian eta medikuntzan sor daitezkeen galdera, dilema eta eztabaidei erantzun etikoa ematea da, XX. mendearen bukaeratik arlo horietan izandako aurrerapenen ondorioz, bizitzaren luzapenari (Zilegi al da bizitza artifizialki luzatea?), ugalketari (Zerk definitzen du amatasuna?) eta genetikari (Bidezkoa al da manipulazio genetikoa?) buruz bereziki.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.