Tearen matxinada


KategoriakHistoria

Tearen matxinada edo tearen mutina 1773ko abenduaren 16an Ipar Ameriketako Boston hirian izandako matxinada izan zen, non kolono batzuek, indioz mozorroturik, hiru ontzi ingelesetako te zama uretara bota zuten, Erresuma Batuak kolonoek merkaturatzen zituzten salgaiei Tea Act delakoaren bitartez ezarritako zerga gehigarriak jartzearen eta Ekialdeko Indietako Konpainiari ematen zitzaion pribilegiozko tratuaren aurka. Erresuma Batuak tokiko gobernua desegin, Bostongo portua itxi eta zigor legeak ezarri zituen kolonietako protestak geldiarazteko. Protesta honen ondoren gisa bereko beste protesta batzuk ere izan ziren, metropoliak Ameriketako kolonoetan garatzen zuen politikaren aurka, eta azkenean 1775tik 1783ra garatu zen Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Gerraren abiarazle izan zela esan daiteke.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, Boston Tea Party; gaztelaniaz, motín del té.

Ikus, gainera

208 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.