Eskilatxeren matxinada


KategoriakHistoria

Eskilatxeren matxinada edo Esquilacheren aurkako matxinada 1766ko martxoaren 23an, Karlos III-a errege zelarik, Madrilen piztutako matxinada izan zen, hurrengo egun eta asteetan Espainiako hainbat hiritara zabaldu zena. Matxinada piztu zuen arrazoia Eskilatxeko markesa, erregearen ministro nagusiak, Madrilen ohikoan janzten ziren kapa luzeak eta hegal zabaleko txanoen debekua izan zen, armak ezkutatzea eragozteko, baina  sakoneko arrazoia hilabete batzuk lehenago oinarriko elikagaien garestitze handia izan zen. Madrilen milaka lagunek hartu zuten parte, Eskilatxeko markesa kargutik kentzea eskatuz. Karlos III.a erregearen erreakzioa zalantzazkoa izan zen, baino gauzak baretze aldera ere egin zuen, matxinatuen eskakizunei men eginez. Hala ere, errepresioa ere izan zen, ehunka lagun hil zituena. Azkenean, Eskilatxeko markesa kargutik kendu, kapa eta txanoari buruzko dekretua erretiratu eta janarien prezioak merketzeko neurriak hartu ziren. Matxinadaren arrazoi nagusia janariaren garestitzea izan bazen ere, gortean Eskilatxeren aurkako sektorearen konspirazioa ere izan omen zen, jesuiten kongregazioak sustaturik, Albako dukea, Ensenadako markesa eta Arandako kondea buru zirelarik. Hain zuzen ere, ustezko partehartze hori dela etam hurrengo urtean jesuiten kongregazioa Espainiatik kanporatua izan zen.

259 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.