Alderdi interesdunak (stakeholders)


KategoriakEnpresa

Agian interes taldeak ari zinen bilatzen.

Alderdi interesdunak edo talde interesdunak, interesdun alderdiak edo interesdun taldeak ere deituak (ingelesez eta nazioartean, stakeholders) enpresaren jardunean eta bilakaeran interesa izan dezaketen eragileak eta erakundeak dira, enpresaren jardunaren eragina jaso edota enpresan eragiteko erabaki eta ekiteko ahalmena dutelako, besteak bestea baimenez, inposizioz edo inzentibazioz. Alderdi interesdunek enpresaren instituzionalizazioa eragiten dute, enpresa bere ingurune ekonomiko eta sozialean modu egokiagoan txertatu eta azkenean ingurune horretara hobeto moldatuz. Gehienetan eragile hauek biltzen dira alderdi interesdunen artean, enpresaren barnekoak nahiz kanpokoak, eragin desberdinarekin kasu bakoitzaren arabera: sindikatuak, akziodunak, inbertitzaile potentzialak, lehiakideak, bezeroak, komunitatea, hedabideak, talde politiko eta sozialak, hornitzaileak, merkataritza eta industria elkarteak, langileak eta zuzendariak.

 

205 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.