Agian interes taldeak ari zinen bilatzen.
Alderdi interesdunak edo talde interesdunak, interesdun alderdiak edo interesdun taldeak ere deituak (ingelesez eta nazioartean, stakeholders) enpresaren jardunean eta bilakaeran interesa izan dezaketen eragileak eta erakundeak dira, enpresaren jardunaren eragina jaso edota enpresan eragiteko erabaki eta ekiteko ahalmena dutelako, besteak bestea baimenez, inposizioz edo inzentibazioz. Alderdi interesdunek enpresaren instituzionalizazioa eragiten dute, enpresa bere ingurune ekonomiko eta sozialean modu egokiagoan txertatu eta azkenean ingurune horretara hobeto moldatuz. Gehienetan eragile hauek biltzen dira alderdi interesdunen artean, enpresaren barnekoak nahiz kanpokoak, eragin desberdinarekin kasu bakoitzaren arabera: sindikatuak, akziodunak, inbertitzaile potentzialak, lehiakideak, bezeroak, komunitatea, hedabideak, talde politiko eta sozialak, hornitzaileak, merkataritza eta industria elkarteak, langileak eta zuzendariak.
Loturiko artikuluak
Makrosegmentazioa eta mikrosegmentazioaMarketinean, makrosegmentazioa produktu generiko baten baitan beharrizan desberdinak identifikatzeko prozesua da, produktu-merkatu desberdinak, beharrizan jakin eta zehatzak asetzen dituen produktu espezifikoak alegia, identifikatze aldera (adibidez, margoen merkatuan, margo…
Enpresa filialakEnpresa filialak edo eskumendeko enpresak beste enpresa nagusi baten kontrolpean dauden enpresak dira, haien jabe izateagatik edo gutxienez haietan kapital sozialean partaidetzaren %50a edo gehiago izateagatik. Enpresa filialaren…
Alderdi politikoakAlderdi politikoa edo partido politikoa haien ideologia eta printzipio politikoen inguruan biltzen den pertsona talde instituzionalizatu eta formala da, hauteskundeen bitartez legebiltzar, udal eta beste erakunde politikoetara heldu…