Psikoanalisian, supernia Sigmund Freudek gogamenaren egitura eratzeko azaltzen duen bigarren topikako hiru ataletako bat da, niarekin eta zerarekin batera (lehenengo topikan kontzientea, inkontzientea eta prekontzientea bereizi zituen). Superniak subjektuaren atal kritikoa da, moralarekin lotua, zentsura eta errepresiora bultzatzen duena, nia ni idealarekin alderatuta. Sorreran, supernia Ediporen konplexuaren ondoren aitarekin identifikazio-prozesuaren ondorioa litzateke.
 
Loturiko artikuluak
- 
Instantzia psikikoa- Psikoanalisian, instantzia psikikoak subjektuaren aparatu psikiko edo gogamena osatzen duten egitura, maila edo geruzak dira. Sigmund Freudek bi instantzia-multzo garatu zituen, topika deitzen direnak: lehen topika, kontziente, aurrekontziente… 
 
- 
Psikologia ebolutiboa- Psikologia ebolutiboa pertsonen gogamenaren bilakaera bizitzan zehar ikertzen duen psikologiaren adarra da, hala nola ikaskuntza, heldutasunera heldu eta pertsonaren garapen psikoafektibo eta kognitiboaren prozesuen inguruan. Ildo horretatik, ulertzekoa… 
 
- 
Sigmund Freud- Sigmund Freud (1856-1939) fisiologo, sendagile, psikologo eta pentsalaria izan zen, psikoanalisiaren aitzindaria. Gogamena hiru atalek osatzen duten sistema moduan (zera, egoa eta superegoa), burmuinaren zati fisikoak izan gabe,…