Sufragio directo o voto directo es aquel sistema de votación en el que son los electores los que tienen derecho a elegir y eligen directamente a las personas…
Sufragio erroldaria, errolda-sufragioa, sufragio zentsatarioa edo sufragio zentsitarioa boto-ahalmen eta eskubidea aurrez ezarritako baldintza batzuk betetzen dituzten herritarrei soilik ematen dien hauteskunde-sistema da. Hots, sufragio unibertsalean ez bezala, sufragio erroldarian herritar guztiek ez dute boto-eskubiderik. Botoa eman ahal izateko baldintza horiek ikasketa-mailarekin, errentarekin, ondarearekin, arrazarekin nahiz jatorriarekin loturik izan dira. Sufragio erroldariaren beste aldaera batean, herritar guztiek daukate boto-eskubidea baino pisu edo ponderazio desberdinarekin, hots boto guztiak berdinak izan gabe.
Sufragio erroldaria XVI. mendetik XX. mendeko hasierara arte, eta bereziki XIX. mendean, herrialde batzuetan indarrean egon zen sistema izan zen, demokrazia konstituzionalak sistema politikotzat onartu baino aldi berean elite politiko eta ekonomikoen pribilegioak mantentzeko helburuarekin. Adibidez, Ameriketako Estatu Batuetan boto-eskubidea ondasunak zituzten arraza zuriko gizasemeek baino ez zuten izan 1965 urtera arte, beltzak eta indigenak baztertuz. Espainian, errolda-sufragioa Cadizko konstituzioko garaitik XIX. mendeko amaierara arte egon zen indarrean, eta boto eskubidea errenta maila bat gainditzen zuten gizonentzat erreserbatuz, garaiaren arabera populazioaren %1etik behera %4 ingurua baino ez zuen barneratzen boto eskubidearekin hauteskunde-zentsu edo erroldan, kazikismoa eta klientelismoa bultzatuz horrela.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, householder franchise; gaztelaniaz, sufragio censitario.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.