Substantziak (Descartes)


KategoriakFilosofia

Kartesianismoan (Descartesen filosofian, alegia), substantziak edo sustantziak existentzia konkretu eta independenterako beste ezeren beharrik ez duten entitate edo gauzak dira. Zalantza metodikotik abiaturik, tabula rasa eginez, metodo kartesiarrak cogito ergo sum printzipio eztabaidaezina aldarrikatzen du, eta hortik lehen substantzia sortzen da: res cogitans delakoa, pentsatzen duen gauza, kontzientzia alegia eta ezaugarri nagusitzat pentsamendua duena. Hortik, Descartesek beste bi substantzien existentzia deduzitzen du: res infinita, gauza infinitu edo amaigabea, Jainkoa alegia, gizakiaren kontzientzian sortzetiko ideia gisa agertzen dena; egia bera da, kontzientzian egia moduan agertzen den hori, eta egia absolutua izateagatik, ezaugarrit nagusitzat perfekzioa duena. Azkenik, res extensa ere badago, gure gorputzak eta munduko beste gauza guztiak biltzen dituena, gure zentzumenei esker jasotzen duguna, eta egia izan behar dena, existentzia espaziala duena (estentsioa duena), Jainkoak ez baitu sortu mundua gu engainatuta bizitzeko. Pentsamendua, perfekzioa edo infinitua izatea eta estentsioa dira hiru substantzia horiek (pentsalaria, infinitua eta materiala) ezagutzeko ditugun moduak.

Ikus, gainera

 

248 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.