Substantiboak edo sustantiboak


Hizkuntzalaritzan, substantiboak edo sustantiboak subjektu edo objektu funtzioa betetzen duten hitzak dira. Adibidez, "Enekok liburua irakurri du" perpausean, substantiboak dira "Eneko" (subjektua) eta "liburua" (objektua). Ohikoa da substantiboak izen kategoriarekin nahastea, baina kontzeptu desberdinak dira jatorrian: egia da izenek substantibo funtzioa betetzen dutela orokorrean, baina badira substantiboak jatorrian izenak ez direnak (adibidez, "Abestea gustatzen zait" perpausean, abestea substantibo bilakatu den aditza da jatorrian). Dena den, semantikoki bi kontzeptuak berdinak dira, eta substantibo nahiz izenek gauzak, pertsonak edo kontzeptuak izendatzeko erabiltzen diren hitzak dira.

180 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.