Subditoak


KategoriakPolitika

Subditoa (edo subditua), mendeko, agindupeko edo manukeko ere deitua, monarka edo estatu baten agintaritza politikoaren mendean dagoen pertsona da. Latinezko subditus hitzetik dator, "mendeko" adierazten duena literalki. Erdi Arotik erabiltzen den terminoa da, eta denborak aurrera egin ahala, hiritar kontzeptuarekin kontrajartzen joan da. Hiritarra eskubideak dituen eta estatuaren babespean dagoen pertsona den bitartean, subditua besterik gabe estatuaren mendean dagoen hura da. Adibidez, kolonialismoaren garaian, hiritarrak metropoliko herritarrak ziren bitartean, kolonietako indigenak subdito besterik ez ziren. Egun, subdito hitzak gaitzesgarri moduan erabiltzen da, hiritarraren eskubideak ez dituen gizabanako moduan.

181 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.