Stock haustura


KategoriakEnpresa

Kasu honetan, eskaera aurreikusitako denboran iritsi ez eta piezak kontsumitzen doaz, segurtasun-stocka (berdez) ere agortzen da, eta orduan stock-haustura gertatzen da. Stock-haustura (gorriz) eskaera berria heltzen denean bukatzen da.

Enpresa batean, stock haustura biltegia stock edo izakinik gabe geratu eta ondorioz bezeroen eskaerak ase ezin direnean gertatzen den egoera da, bezeroen eskaera horiek aurreikusitakoak baino handiagoak izateagatik edota hornitzaileen entregak behar den unean ez izateagatik. Kaltegarria da enpresarentzat eta kostu handiak ekar ditzake, produktu bukatuen kasuan salmentak eta bezeroak galtzeagatik nahiz lehengai, osagai eta bitarteko produktuen kasuan ekoizpen-prozesua geldiarazi behar delako. Enpresaren bezero diren enpresentzat ere kaltegarria da, haien hornikuntza-katea hautsi eta azkenean, domino-efektu batez, haiek ekoizpen-prozesuan botila-lepoak eta ondoriozko stock-hausturak ere jasan ditzaketelako.  Stock haustura gertatzeko aukerak murrizteko, enpresek segurtasun-stock delakoa ezartzen dute, biltegian eduki beharreko izakin kopuru minimoa.

Beste hiztegietan: ingelesez, stockout, breakage of stock; gaztelaniaz, ruptura de stock, rotura de stock.

Ikus, gainera

269 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.