Inbentarioa


KategoriakEnpresa

Inbentarioa enpresa edo erakunde batek dituen ondasun, produktu, intsumo eta materialen zerrenda eta erregistro ordenatua da, bereziki kontabilitatearen tresna gisa erabiltzen dena. Aldiro inbentarioaren erregistroa inbentario fisikoarekin bat datorren egiaztatu behar da, lapurretak, galerak edo suntsipenak atzemateko; hedaduraz, aldiroko eragiketa honi ere inbentarioa deitzen zaio. Inbentarioaren baitan, ondasunak banan banan jaso behar dira, bakoitzari erregistro zenbaki bat esleituz, material ez inbentariagarria ezik, non ondasun suntsikor edo xahukorrak biltzen diren.

Inbentarioaren baitan,  izakinek (lehengaiak, bideango produktuak, produktu erdibukatuak, produktu bukatuak) stock edo biltegi izenekoa osatzen du. Inbentarioaren atal horrek enpresaren kontrol zorrotzagoa behar izaten du, stock hausturak eta ondorioz ekoizpen prozesuaren gelditzeak saihestu eta biltegiratze kostuak kontrolatzeko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, inventory; gaztelaniaz, inventario.

200 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.