Alostorrea Euskal Herriko dorretxe baten izena da, batzuen arabera Debako egungo Sasiola dorrea dena. Erdi Aroan han jazotako gertaera dramatikoengatik da ezaguna, gaurdaino iritsi den balada batean haren…
STEILAS (2014 urtera arte, STEE-EILAS), Sindicato de Trabajadores de la Enseñanza de Euskadi eta Euskadiko Irakaskuntzako Langileen Sindikatua izenen akronimoa, Hego Euskal Herriko irakaskuntzako sindikatu independentea da, irakasleak eta irakaskuntzako administrazio eta zerbitzuetako langileak biltzen dituena. 1970eko hamarkadan sortu zen, antolakuntza asanblearioarekin. Hain zuzen ere, asanblearismo hori eta asanblearismo horrekin batera doazen independentzia ideologiko eta partidista eta aniztasun ideologikoa izan dira sindikatuaren ildo nagusiak, ikuspegi ezkertiar batetik. Irakaskuntza, eskola publiko bakarraren eta eskola inklusikoaren alde jarduten du.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.