Spinning Jenny (Jenny irulea)


KategoriakHistoria

Jenny irulea (ingelesez, Spinning Jenny) 1764 urtean James Hargreaves zurgin eta asmatzaile ingelesak asmatutako iruteko makina izan zen, guztiz eskuz maneiatzen bazen ere, aurreko iruteko tresnen aldean produktibitatea nabarmen gehitzen zuena, haril edo bobina batzuk batera landuz eta hainbat iruleren lana irule bakar batek egiten zuela. Izena James Hargreaves alabarengandik omen dator, Jenny izena baitzuen; beste hipotsi batzuen arabera engine (motorea) hitzetik eratorritako izena litzateke. Hurrengo urteetan, jenny irulea baino eraginkorragoak ziren irute makinak asmatu ziren, water frame edo irundegi hidrauliko delakoa lehenbizi, energia hidraulikoa baliatzen zuena eta mule jenny delakoa ondoren. 1785ean Edmund Cartwright apaizak ehungailu mekanikoa asmatu zuen, lurrun-makina bat zena, eta aurreko makina guztiak gainditu zituena produktibitatearen aldetik. Jenny irulearen bizitza laburra izan zen, beraz, baino esan daiteke lehen makina irulea izan zela, bere diseinuarekin, bobina asko batera jarriz alegia, bidea zabaldu zuena beste makina aurreratuago batzuk asmatzeko.

Ikus, gainera

246 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.