Egitate sozialak


KategoriakSoziologia

Egitate soziala edo gizarte egitatea gizabanakoek pentsatu, sentitu eta jokatzeko duten modu indibiduala, baina aldi berean berezko existentzia dutenak gizanabanakoarengandik at, horiek baino lehenagokoak eta haiekiko independenteak baitira. Emile Durkheim soziologoak (1858-1917) kontzeptualizatu zituen lehen aldiz eta ikerketa soziologikoaren elementu nagusitzat hartu zituen. Durkheimek gauzatzat hartzen zituen egitate sozialak, eta gauza horiek ikertzeko, erabateko objektibitatea aldarrikatzen zuen, horietako bakoitzaren definizio eta sailkapen zehatza. Egitate sozialak gizabanakoaren aurretikoak direnez, inposatu egiten zaizkio gizabanakoari, hala nola instituzio sozialetatik (eskola, esaterako) eta koertzioaren eta zigorren bitartez.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, social fact; gaztelaniaz, hecho social; frantsesez, fait social.

185 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.