Sozietate pertsonalistak bazkideek sozietatearen obligazioak betetzeko euren ondarearekin pertsonalki eta era solidarioan erantzuten duten merkataritza sozietateak dira. Sozietate kapitalistetan ez bezala, bazkide izaera transmitzeko mugak nabarmenak dira, bazkidearen nortasuna sozietatearen oinarrian dagoenez. Sozietate pertsonalistetan bazkide guztiek har dezakete parte kudeaketan, zeregin horietarako bazkide batzuk edo kanpoko pertsonak ere izenda daitezkeen arren. Orokorrean, bi motako sozietate pertsonalistak bereizten dira, sozietate kolektiboak eta sozietate komanditarioak. Sozietate kolektiboetan ez bezala, sozietate komanditarioetan bazkide komanditarioak egon daitezkem ekarritako kapitalarekin bakarrik erantzun eta kudeaketan parte hartzen ez dutenak. Antzinako enpresen ohiko izaera juridikoa izan arren, egun oso gutxitan agertzen den sozietate mota da, bazkideek bere gain hartu behar duten mugarik gabeko erantzukizunagatik.
Loturiko artikuluak
Kapital-sozietateakEspainiako ordenamendu ekonomikoan, kapital-sozietateak sozietate anonimoak, erantzunkizun mugatuko sozietateak eta akzio bidezko sozietate komanditarioak biltzeko erabiltzen den izen orokorra. Kapital-sozietateak erregulatzen dituen arau nagusia Kapital-Sozietateeen Legea da, 2010ean…
Merkataritza-sozietateak (merkataritza-baltzuak)Merkataritza-sozietatea edo merkataritza-baltzua irabazteko asmoarekin bi pertsonak edo gehiagok dirua, ondasunak edo lana batera jartzen dituztenean sortzen den elkarte mota da, pertsona juridikoa alegia, betiere legeak ezarritako baldintzak…
Sozietate kolektiboakSozietate kolektiboa edo baltzu kolektiboa merkataritza-sozietate mota bat da, enpresa baten izaera juridikoa alegia, non bazkideek euren ondare guztiarekin erantzuten duten zorrak eta beste erantzukizunak estaltzeko, era pertsonal,…