Ekonomian, kostu eta galeren sozializazioa sektore, jarduera edo zerbitzu batean sortzen diren kostuak edo gerta daitezkeen galerak eta kalteak estatuak, eta beraz herritar guztiek, bere gain hartzea. Galera…
Agian sozializazioaren kontzeptu ekonomikoari buruz, kostu eta galeren sozializazioari buruz alegia, bilatzen ari zinen
Sozializazioa edo gizarteratzea (sozializazio prozesua edo gizarteratze-prozesua ere deitua) pertsonak arauak, balioak, jarrerak, sinesmenak eta rolak baitaratzeko prozesua da, familiaren, eskolaren, hedabideen, lagunen eta gizarteko beste erakundeen bitartez, gizarte harremanen bitartez, eta testuinguru historiko jakin batean. Definizio orokor horren baitan, ordea, joera desberdinak garatu dira: joera funtzionalista bati jarraiki, sozializazioa gizartearen funtzioa litzateke, gizartearen beraren iraupena eta garapena gauzatze aldera (besteak beste, Talcott Parsons,1902-1979, soziologoaren eskutik); aurrerago, ordea, gizartean azpisistema eta erakunde sozialek helburu ezberdinak izan ditzaketela onartzen da, eta hartara sozializazioa aldaketa sozialerako aukera eta desbideratzeen azalpentzat ere hartzen da. Edonola ere, sozializazioa errealitatearen eraikuntza soziala deritzon prozesu zabalago baten atala da, zeinaren arabera gauzak ez ditugun ikusten diren moduan, baizik eta garen moduan. Errealitatearen eraikuntza sozialak errealitate objektibo bat inplikatzen du, erakunde sozialen eraketaren bitartez (eskola, legeak, ...) baina baita ere errealitate subjektibo bat, sozializazioaren bitartez eratuko dena. Errealitate objektiboa eta subjektiboa elkarren eraginpean daude, errealitate subjektiboaren eraketa edo sozializazioa internalizazioz gertatzen da, baina aldi berean pertsonak gizartearen errealitate objektiboa ere eragiten du, esternalizazio prozesu batez.
Sozializazioa norbanakoaren bizitza osoan zehar gertatzen den prozesua da, baina bi aldi bereizten dira: lehen aldiko sozializazioa, haurtzaroan gertatzen dena, eta haurra gizartearekin kide bilakatzean bukatzen dena (ikus, gaztelaniaz, socialización primaria); eta bigarren aldiko sozializazioa, norbanakoa gizartearen sektore berrietan integratzen duena. Lehen aldiko sozializazioa garrantzitsuena da, ezinbestekoa bigarren aldikoa garatu ahal izateko, eta ezaugarri bereziak ditu: era pertsonalean gauzatzen da, sozializazioaren erakunde guztiak familia izango dutelako tarteko, afektibitatea eta ondorengo identifikazioa elementu garrantzitsuak dira, pertsonaren lehen mundua osatzen du, egonkorra eta finkoa, eta bizitzan zehar arazoak dituenean, babes moduan baliatuko duena. Bigarren aldiko sozializazioa azpimunduak sortuko ditu pertsonarengan; gehienetan nerabezaroan hasten da garatzen, gaztetxoak familiaz haraindi beste erakundeekiko loturak (eskola, lagunak, ...) sendotzen dituenean. Bada hirugarren sozializazio prozesu bat, birsozializazioa, pertsona gizarte eta erakunde guztiz berrietan murgiltzen denean (adibidez, migrazio baten ondorioz, talde erlijioso batean sartzean, kartzelaratzean); maiz krisi egoeretan gertatzen da eta pertsonaren identifikazio afektibo berria sortzera darama.1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.