Sortzetiko ideiak, ideien innatismoa (Descartes)


KategoriakFilosofia

Descartesen arabera, sortzetiko ideiak, jaiotzatiko ideiak, ideia jatorrizkoak edo ideia innatoak, gizakiak inongo pertzepzio edo hautematerik eta esperientziarik gabe berez dituen kontzeptuak dira, besteak beste Jainkoa, arima, substantzia eta beste. Ideia horiek gogamenaren eduki garbiak dira, gizakiaren baitatik datozenak, eta beraz cogito ergo sum printzipiotik eratorri eta horrexegatik, argi eta garbi, arrazoimenetik eratorri eta erabateko baliozkotasuna eta egiatasuna dutenak. Sortzetiko ideia horien baieztapenari zein haiei buruzko teoria eta pentsamenduari ideien innatismoa deitzen zaio eta XVII. eta XVIII. mendeko arrazionalismo izeneko korronte epistemologikoaren printzipio nagusietako bat da.

Descartesen ideiei buruzko azalpen osoa nahi baduzu, ikus: Ideia jatorrizkoak, ideia faktizioak, ideia adbentizioak.

194 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.