Sorgin-gurpila, sorginaren gurpil, gurpil zoroa, gurpil edo zirkulu biziotsua ere deitua, gero eta indar edo magnitude handiagoz errepikatzen den gertakarien zikloa da, gertakariak elkarrekiko kausalitate erlazio batez lotuak izateagatik garatzen dena. Zirkularitate mota bat da. Ekonomian maiz gertatzen den fenomenoa da, pobreziak berak pobrezia areagotzen duten faktoreak (hezkuntza eta trebakuntza eskasa, osasun arazoak, ...) eragiten dituenean esaterako; edota atzerakada ekonomiko batek kontsumitzaileen kontsumoa kaltetu eta horrek atzerakada areagotu egiten duenean.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Sorgin-ehiza (politika)Politikan, sorgin-ehiza aurkari politikoen aurkako jazarpena da, bereziki desleialtasun, traizio, subertsio eta konplotismoaz justifikatu eta pertsonak frogarik gabe seinalatu, auziperatu eta zigortzea dakarrena, maiz lintxamendu kutsuarekin, herritarrengan haien…
NotazioaNotazioa arlo zientifiko edo tekniko batean kantitateak, aldagaiak eta egitateak adierazteko ikur eta laburtzapenen multzo bat da.
NotazioaNotazioa arlo zientifiko edo tekniko batean kantitateak, aldagaiak eta egitateak adierazteko ikur eta laburtzapenen multzo bat da.