Ekonomian testuinguru anitzetan baliatzen den terminoa izanik ere, orokorrean esan daiteke soberakina jarduera edo egitate ekonomiko bat burututa, kostuak eta beharrizanak estalita geratzen diren baliabide, ekoizpen edo irabaziak dira. Terminoa maiz erabili da marxismoan, langileen ekoizpena edo emaitzak lan-indarraren birprodukziora bideratu eta gero geratzen den eta kapitalistak bereganatzen duen gainbalioa definitzeko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, excedente.
Loturiko artikuluak
Gainbalioa (marxismoa)Marxen filosofian, gainbalioa, plusbalioa edo plusbalia langileek euren lanarekin ekoitzitakoa kapitalistak saldu eta langileei euren soldata ordaindu ondoren jasotzen duen soberakin edo etekina da. Marxen terminologian, gainbalioa lanaren…
Ekonomia estatikoa eta ekonomia dinamikoaEkonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia…