Siderazioa pertsona batek bat-bateko egoera traumatiko batean pairatzen duen blokeo edo paralisia da, erreakziorako ahalmenik gabe uzten duena, mugimendurako eta emozioak azalarazteko ahalmenak deseginda. Ohikoa da eraso sexuala jasaten duten emakumeen artean: maiz ez diote erasotzaileari aurre egiten, eta ez dute erresistentziarik erakusten; jokabide horrek emakumeak benetan erasoa dena onartutako harremana dela pentsatzera eraman dezakeen arren, egoera traumatikoaren ondorioa besterik ez da.
Loturiko artikuluak
Proiekzioa (psikologia)Proiekzio psikologikoa pertsonek duten defentsa-mekanismoa da, norberarentzat onartezinak diren esperientzia, ezintasun, antsietate, sentimendu eta pentsamendu negatiboak beste pertsonengan edo beste gauzetan kokatzen dituenean, norberaren irudi propioa zaintzearren. Esan…
-
Ziklotimia eta ziklotimikoakZiklotimia edo nahasmendu ziklotimikoa aldi luzeetan zehar gogo-aldarte depresiboak, normalak eta euforikoak aldizkatu egiten dituen nahasmendu mentala da, nahasmendu bipolarra baino arinagoa, aldi depresibo eta maniakoak izatera heldu gabe…